XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
9.6. Lanaldiaren antolamendua LANEGUNA-Hitzarmen kolektiboetan edo lan-kontratuetan hitzartutako iraupena.
-Asteko 40 orduak era batera nahiz bestera bana daitezke, ondoko hauek errespetatzen diren guztietan:
* Lanegun baten eta hurrengoaren arteko eguneroko atsedenaldia.
* Astean egun eta erdiko etenik gabeko atsedenaldia.
- Asteroko atsedenaldia gehienez 14 eguneko lanaldietan meta daiteke.
-Egunean berez lan egiten den orduen kopurua gehienez ere bederatzikoa izango da.
- Eguneroko lanaldi jarraitua 6 ordu baino luzeagoa bada, gutxienez 15 minutuko atsedenaldi bat egongo da.
- Urteko zenbaketak ezin ditu astean ezarri diren gehienezko mugak gainditu.
-Etenik gabeko 2 eguneko atsedenaldia astean, gutxienez.
-Berezko lanorduak egunean: 8 ordu edo gutxiago.
-Lanaldi jarraitua lau ordu eta erdikoa baino luzeagoa bada, atsedenaldia gutxienez 30 minutukoa izango da.
APARTEKO ORDUAK-Borondatez onartuko dira, eta ordainsaria ez da ordu arruntarena baino txikiagoa izango.
-Finkatzen den zenbatekoaz kobratu ahal izango dira, edo atsedenaldi baliokideez konpentsatu.
OPORRAK- Akordio indibidual edo kolektiboz finkatuko dira, eta gutxienez 30 egun naturalekoak izango dira.
- Ezin izango da urteko oporraldiaren ordez ordain ekonomikorik eman.
- Oporraldia enpresariaren eta langilearen artean erabakiko da, eta azken honek oporren data hauek hasi baino gutxienez bi hilabete lehenago jakin beharko du.
BAIMENAK- Aldez aurretik jakinarazi eta ondoren justifikatuta, langilea lantokitik irten ahal izango da, soldata-deskonturik gabe, ondoko egun-kopuruez eta ondoko arrazoi hauengatik:
* 15 egun ezkontzeagatik.
* 2 egun semea edo alaba jaiotzeagatik, senitarteko baten gaixotasun larriagatik edo heriotzagatik. Beste norabait joan behar badu, 4 egun.
* Behar duen denbora, bozkatzera edo betebehar publiko eta pertsonala betetzera joateko.
* Funtzio sindikalak betetzeko.
* Ordu-erdia egunero. 9 hilabatetik beherako haurra edoskitzeko (aitak edo amak).